Erleen pozoina barizeen aurka

Apitoxina izena du erleen pozoiak, eta odol-zirkulazioarekin lotutako zenbait gaixotasun hobetzeko primerakoa da, Egiptoko Al-Aris erietxeko sendagileen arabera. Barize arazoak dituzten gaixoekin frogatu dute pozoia eta emaitza bikainak lortu dituzte. Non dago apitoxinaren sekretua? Apitoxinak zainak zabaldu eta gibelaren funtzionamendua hobetu egiten du.