Erlea planetako bizidun garrantzitsuena dela ebatzi da

Eathwatch institutuak adierazi du erleak direla planetako izaki bizidun garrantzitsuena. Zientzialariek ideia hau ahobetez babestu dute, erleak jada desagertze arriskuan baitaude.
Mundu osoko erleen %90 desagertu da azken ikerketen arabera. Eskualdearen arabera desagertzearen arrazoiak ezberdinak dira, baina arrazoi nagusien artean basoen desagertze masiboa, euren habiak ezartzeko leku seguruen gutxitzea, loreen gabezia eta pestiziden gehiegizko erabilera dira.
Beste ikerketa baten arabera erleak dira inongo patogenorik garraiatzen ez duten izaki bakarra. Nekazaritza %70ean erleen esku dago, eta beraz, baiezta genezake 100 elikagaietatik 70ek erleen esku-hartzea dutela. Horrez gain, erleek burutzen duten polinizazioak landareei ugaltzen laguntzen die, eta hauetatik elikatzen dira milioika animalia. Intsektu hauek gabe, apurka fauna desagertzen hasiko litzateke. Horrez gain, erleek ekoizten duten eztiak ez du bakarrik elikagairako balio, gure osasun eta azalean ere onura izugarriak ditu.
Baina zergatik ari dira desagertzen benetan? Suitzako Teknologia Institutuaren arabera erleen desagertzearen errua mugikorrek dute. Gailu hauek deia burutzean igortzen dituzten uhinek erleak desorientatzen dituzte, norabidearen zentzua galduz eta euren bizitza arriskuan jarriz. Honen harira, Daniel Favre ikertzaile eta biologoak ikerketa bat burutu zuen. 83 esperimenturen ondoren erakutsi zuen uhin hauen presentzian daudenean erleek ohikoa baino hamar aldiz zarata gehiago egiten dutela, dirudienez beste erleei abisatzeko arriskuan daudela eta garrantzitsua dela ahalik eta azkarren erlauntza abandonatzea.
Haatik, zalantzarik gabe, intsektu hauek desagertzearen errurik handiena laborantzaren fumigazio konstantea da. Horren adibidea Kolonbian aurkitu dezakegu, azken hiru urteen inguruko erleen %34 hil da pozoinduta.
Egoerak ba al du irtenbiderik?
Noski, irtenbideak badaude, arazoa da zaila dela horiek gauzatzea jada aurretik landa munduan errotuta dauden ohiturengatik. Alta, hiru irtenbide proposatzen dira epe laburrean burutu daitezkeenak:
1. Pestizida toxikoen erabilera debekatu, ez gutxitu, zuzenean debekatu.
2. Nekazal munduan teknika alternatibo naturalak sustatzea.
3. Ikerketa etengabeak burutzea erleen osasun, ongizate eta kontserbazioaren inguruan jarraipen bat egitea.
Bi irtenbide hauetatik abiatuta ezinbestekoa da arazoa konpontzea itxaropena bizirik mantendu dadin dena bukatzear dagoela dirudien honetan.