Erika Lagoma: “Ligatzeko, hobe bertsorik ez kantatzea”

Erika Lagoma: “Ligatzeko, hobe bertsorik ez kantatzea” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/erika-lagoma-ligatzeko-hobe-bertsorik-ez-kantatzea/@@download/image/20096246024Erika_Lagoma_Ligatzeko_hobe_bertsorik_ez_kantatzea.jpg
2012/12/13
elkarrizketa
Patxi Uranga
Lesakar gazte hau Nafarroako bertsolaritzak bizi duen une gozoaren adibide da. Bere bertsokera ederrak maiz hunkitzen gaitu. Baina nolakoa ote da taulatik kanpo? Egin diezaiogun gure testa…

Pertsona zintzoak zerura omen doaz, zu… Zerura joatea bertzerik ez zait falta, ai ama!, zenbat kilometro…



Ligatzeko inoiz huts egiten ez duen bertso bukaera. Ligatzeko hobe bertsorik ez kantatzea!



Inoiz esan dizuten gauzarik politena. Eta zatarrena… Politena: noizbaittristatzen bazara, begiratu ispilura / hor egongo da betiko, poztekoarrazoi hura.
Itsusiena: ez dut oroitzen.


San Fermin: Lesaka edo Iruñea? Lesaka.



Gorroto duzu. Ardura bat hartu eta betetzen ez duen jendea.


Atsegin duzu. Niretzako denbora izatea.



Medikuak San Ferminetan ez ateratzeko agindua eman dizu. Ez dago arazorik, ez ditut San Ferminak behar parranda eder bat egiteko.


Filma, liburua, abestia, diskoa, taldea.
Filma: En la ciudad sin límites (Antonio Hernández). Liburua: Rossettiren obsesioa (Ramon Saizarbitoria). Abestia:  Bi musu (Rafa Rueda). Taldea: Berri Txarrak.



Poltsikoan beti daramazu: Tabakoa.

Zure txoko maitea. Lekeitio.


Ajeari aurre egiteko formula perfektua… Sofa eta konpainia ona.

Ikusezina izateko boterea bazenu… Bazterrak nahastuko nituzke.