Erika Lagoma, Estitxu Fernandez eta Alaine Agirrek 'Euskal Literaturaz Haurdun' gaiaren bueltan solas egingo dute Bilbon

Erika Lagoma, Estitxu Fernandez eta Alaine Agirrek 'Euskal Literaturaz Haurdun' gaiaren bueltan solas egingo dute Bilbon Abenduaren 20an izango da eztabaida-saioa, 19.00etan, Bidebarrietako Kulturgunean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/erika-lagoma-estitxu-fernandez-eta-alaine-agirrek-euskal-literaturaz-haurdun-gaiaren-bueltan-solas-egingo-dute-bilbon/@@download/image/albistea liburu.jpeg
2022/12/14

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Abenduaren 20an izango da eztabaida-saioa, 19.00etan, Bidebarrietako Kulturgunean.
Erika Lagoma, Estitxu Fernandez eta Alaine Agirrek 'Euskal Literaturaz Haurdun' gaiaren bueltan solas egingo dute Bilbon

Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak Euskal Literaturaz Haurdun izeneko saioa antolatu du abenduaren 20rako, Eztabaidak Literaturarekin XXI. mendean zikloaren baitan. Bertan Erika Lagomak, Estitxu Fernandezek eta Alaine Agirrek hartuko dute parte.

Lagoma eta Fernandezek M *ama *eme *ume liburua kaleratu dute aurten, eta bertan hamahiru lekukotasun jaso dituzte, hamaika amaren eta bi aitaren testigantza bana: bikotedunak eta bikotegabeak, heterosexualak eta homosexualak, amabakarrak, adoptatzaileak, ama ez izatea erabakitakoak... 

Bestalde, Alaine Agirrek Karena liburua kaleratu zuen iaz eta bertan amatasunaren inguruko hainbat gai jorratzen ditu: Lagundutako Ugalketa teknikak, horren ondorio fisiko eta psikologikoak, bikoteko batek guraso izateko besteak baino gogo gehiago duenean sortzen diren arrakalak, amarenganako errespeturik gabeko erditzeak, nahi gabeko abortuak eta horren doluak...

Hitzordua 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian, eta sarrera librea izango da. Saioa streaming bidez ere jarraitu ahal izango da  Bidebarrieta Kulturgunearen YouTubeko kanalean