Eresbil Musikaren Euskal Artxiboak, 5.000 agiri

Eresbil Musikaren Euskal Artxiboak, 5.000 agiri https://www.gaztezulo.eus/albisteak/eresbil-musikaren-euskal-artxiboak-5000-agiri/@@download/image/2010248597Eresbil_Musikaren_Euskal_Artxiboa.jpg
2012/12/13
berria
5.000 agiri inguru bereganatu zituen joan den urtean Eresbil Musikaren Euskal Artxiboak. Dokumentu horien artean partiturak, liburuak, ikusentzunezkoak eta beste daude. Eresbilek jada 192.000 agiri pilatu ditu. Errenteria-Oreretan du egoitza eta 2010erako bi erronka nagusi ditu: Dantza Dokumenta ekimena bultzatu eta Internet bidez kanta tradizionalak zabaldu (www.eresbil.com); luze jo gabe 8.000 herri kanta sareratuko dituzte.