'Ereinduz' 55 urtetik gorakoen sormen artistikoaren lehiaketa abian da

'Ereinduz' 55 urtetik gorakoen sormen artistikoaren lehiaketa abian da Pintura, eskultura, marrazki edo grabatuak aurkez daitezke apirilaren 29ra arte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ereinduz-55-urtetik-gorakoen-sormen-artistikoaren-lehiaketa-abian-da/@@download/image/lourdes-arrieta-1024x675.jpg
2022/02/11

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Pintura, eskultura, marrazki edo grabatuak aurkez daitezke apirilaren 29ra arte.
'Ereinduz' 55 urtetik gorakoen sormen artistikoaren lehiaketa abian da

Donostiako Plus 55 programak antolatutako Ereinduz lehiaketaren helburua 55 urtetik gorakoek modu amateurrean egiten dituzten lan plastikoak argitara ateratzea, balioa ematea eta jendearengana gerturatzea da.

Arte plastiko hauen eremukoak izan daitezke aurkeztutako lanak: pintura, eskultura, marrazkia edo grabatua. Obra originalak eta ezezagunak izan beharko dira, aurrez saririk izan ez dutenak eta argitaratzeko konpromisoren bati lotuta ez daudenak.

Parte-hartzaileen artean hiru sari banatuko dira: lehenengo saria eskuratzen duenak partaidetza diploma, margotzeko materiala erosteko 200 euro, eta Okendo Kultur Etxeko 2022/23ko ikasturteko ikastaro baterako matrikula jasoko du; bigarren sariak, partaidetza diploma eta 100 euro materialetarako, eta hirugarrenak, berriz, partaidetza diploma eta Okendo Kultur Etxeko lauhilabeteko ikastaro baterako matrikula.

Egile bakoitzak obra bakar bat aurkez dezake modalitate bakoitzean eta Okendo Kultur Etxera eraman behar dira modu presentzialean. Lanak aurkezteko epea apirilaren 29ra arte dago zabalik, egun hori barne.

Hemen kontsulta daitezke oinarriak.