Erdiko hatza erakustea "jainkozko eskubidea" da, Kanadan behintzat

Erdiko hatza erakustea "jainkozko eskubidea" da, Kanadan behintzat Horrela ebatzi du Kanadako epaile batek. Dirudienez erdiko hatza erakustearen ekintza konstituzioak babesten du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/erdiko-hatza-erakustea-jainkozko-eskubidea-da-kanadan-behintzat/@@download/image/Gest_ofte_brukt_i_sammenheng_med_banneordet_%22fuck%22.jpg
2023/03/15

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Horrela ebatzi du Kanadako epaile batek. Dirudienez erdiko hatza erakustearen ekintza konstituzioak babesten du.
Erdiko hatza erakustea "jainkozko eskubidea" da, Kanadan behintzat

Erdiko hatza erakustea gaizki ikusia izan ohi da, irain moduan hauteman ohi dugu nahiz eta, oraingoz behintzat, ez den delitua. 

Kanadako epaile baten erabakiak gizon baten akusazioa bertan behera utzi zuen. Honek bere Montrealeko bizilaguna salatu zuen beragandik erasotua sentitzen zela egotzita. 

Bizilagun gogaikarriak, ordea, epaiketa irabazi egin du. Epailearen erabakiaren arabera erdiko hatza erakustea pertsonen adierazpen askatasun eskubidearen zati da eta Kanadar konstituzioaren babespean dago. 

Akusatua bere bizilaguna mehatxatu eta jazartzeagatik atxilotua izan zen. Segurtasun kameretan erdiko hatzaren keinua egiten azaltzen da. Epaileak, ordea, mota honetako liskarrek ez luketela larrialdi dei batean amaitu behar ebatzi zuen. 

"Salatzaileak aske dira honelako irain baiten aurrean euren haserrea azaltzeko. Alabaina, polizia saila eta 911 zerbitzuak honelakoak baino lehentasun garrantzitsuagoak dituzte" esan zuen epaileak. 

"Erdiko hatza erakustea beharbada ez da edukazio onekoa, baina ez du ardura penalik sortzen", amaitu zuen agintariak.