Erauntsi zuri-gorria Donostian

Minutu bateko isilunea izan da neurketa hasi aurretik Japoniako hondamendia gogoan. Partida hasi bezain laster isilunea burrunba bilakatu da. Biarritz Olympique 12-0 aurreratu da aitaren batean eta Baiona ez da gai izan kontrarioa estu hartzeko.
Norgehiagokaren lehen txanpan pilatutako aldeari esker Miarritzek eroso jokatu du eta ez du estuasunik igaro (34-10 atsedenaldian). Hori, noski, Anoetako harmailetan pilatutako zale zuri-gorrien zorionerako izan da. Miarritzeko zaleak gehiengoa izan badira ere, baionarrek ere gogotsu animatu dituzte euren jokalariak.
Apirilaren hasieran Biarritz Olympique Donostiara itzuliko da, Europako Kopako partida jokatzera.