Eraso sexista? Salatu app bidez!

Eraso sexista? Salatu app bidez! Oraindik ez duzu 'Erastop' ezagutzen? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/eraso-sexista-salatu-app-bidez/@@download/image/erastop.jpg
2018/07/16
albiste-laburra
Oraindik ez duzu 'Erastop' ezagutzen?
Eraso sexista? Salatu app bidez!

San Ferminetarako aurkeztu zuten, baina urte osoan erabili daiteke. Iruñean eraso sexistak modu azkar eta eraginkorrean salatzeko sortu dute Erastop mugikorrerako aplikazioa; botoi bat sakatze hutsarekin, laguntza jasoko duzula bermatzen du.

Hiru botoi dauzka, hiru egoerari aurre egiteko: lehenengoa, Eraso bat pairatzen ari naiz; bigarrena, Eraso bat salatu; eta, hirugarrena, Lagundu nazazu. Hala, lehen botoia sakatuta, zuzenean Udaltzaingoari geolokalizazioa bidaliko dio. Bigarren aukera edozein herritarrek ikusitako erasoren bat salatzeko balio du, eta hirugarrena berriz, etxera bueltan jarri daiteke martxan eta sakelakoaren agendan dagoen kontaktu bati edo biri jakinarazi non dagoen pertsona erabiltzailea une bakoitzean, modu horretan, zerbait gertatzekotan, agendako kontaktuak Udaltzaingoari deitzeko.

Horrekin batera, abisua edo salaketa ezeztatzeko aukera ere jarri dute; modu horretan, erasoa salatu baina ezeztatu nahi izatekotan, PIN zenbakia sartu beharko du erasoa jasan duenak, salatu bezain pronto telefonoa blokeatuko baita, erasotzaileak abisua ezeztatzeko aukera izan ez dezan. Beraz, norberak baino ezin du ezeztatu. Zer iruditzen zaizue ekimena?