Eraso: "Euskal metala inoiz baino hobeto dago"

Eraso metal laukoteak Kontra argitaratu berri du Metak zigiluaren eskutik. Aurreko diskoan hartutako rock kutsua baztertu, eta disko metalzaleagoa grabatu dute. Zarauztarrek urtebete eman dute laugarren disko hau prestatzen, eta lan hori primeran islatzen da kontraeraso bortitz bezain melodiko honetan. Sergio Ruiz taldekidearekin murgildu gara metalaren oihanean.
Diskoa biribil gelditu dela esango nuke. Ados?
Oso pozik gaude emaitzarekin. Urtebete egon gara kontzertuak alde batera utzita, disko berria prestatzen. Taldearentzat oso garrantzitsua izan da lokalean izan dugun sormen maila. Urte polita izan da. Gustura ibili gara lanean. Nahikoa perfekzionistak gara zentzu horretan. Hala, nahiz eta kantuak era oldarkorrean atera, gero asko landu ditugu. Lan dexente izan dugu, kantuak asko landu baititugu. Horregatik, nahiko biribilak atera dira. Soinuaren aldetik ere oso kontent gaude.
Disko berriarekin soinuan atzera egin duzue, sustraietara itzuliz. Zergaitik?
Gure soinu aldaketak ez du atzera begiratzen; aurrera baizik. Ez dakit, gainera, sustraietara itzuli garen edo ez, baina argi dago betidanik atsegin dugun musikaren eragina sumatzen dela. Sustraietara itzultzea baino, gure diskorik garaikideena dela esango nuke. Gaur egungo iturriak antzematen dira, gehienbat. Nire ustez, funtsezko faktorea eskarmentua izan da. Hari esker lortu dugu esku artean daukagun diskoa.
Estigia taldeko Ander Izetak bere eragina izango zuen soinu aldaketa horretan, ezta?
Ander Estigia eta Nork taldeetan ibilia da. Eskarmentu handiko mutila da metal mugimenduan. Anderren sarrerak taldeari aukera berri asko ireki dizkio. Oso musikari trebea da, erraza da harekin lan egitea ,eta gainera, nahiko ideia interesgarriak ekarri ditu. Hala ere, ez dakit haren sarrerak soinu aldaketa ekarri duen...
Urtebete egon zarete diskoa prestatzen, zein talde entzun dituzue tarte luze horretan?
Egia esan, bakoitzak bere taldeak entzun ohi ditu, baina batzuk aipatzearren: Killswitch Engage, Mastodon, Foo fighters, 36 Crazyfist, The Hives, QOTSA...
Azkenik, nola ikusten duzu Euskal Herriko metal eszena? Zale asko daudela esan daiteke, baina talde potente gutxi.
Euskal Herriko metal eszena sormen aldetik unerik onenean ez bada, onenetarikoan da.Talde berri asko ateratzen ari dira, eta metalzaleok pozik egon behar dugu. Talde berri asko daude, eta ideia onak dauzkate. Agian, diskoetxeek ez dute haiengan konfiantza nahikorik. Metalaren garai onenak berreskuratu behar ditugu.