Eraso: Hamaika egun hamaika sentimendu

"Eraso:" izeneko hirugarren lana plazaratu du Eraso! laukote zarauztarrak. Thrash soinuak alde batera utzi gabe, lanik rockeroena dakarkigu Eraso! taldeak.
Duela urte batzuk "Gaua" izeneko maketa interesgarria atera zutenetik, gertutik jarraitu beharreko taldea bilakatu zen Eraso!. Jada zazpi urte igaro dira, eta gipuzkoarrak lan berriarekin datoz bueltan. Lehen bi diskoak Mil A Gritos diskoetxearekin kaleratu zituzten, eta oraingoan Metak diskoetxea aukeratu dute. "Aurreko diskoetxearen aldetik behar bezalako babesik jaso ez genuenez, Metak-era jo genuen eta interesa erakutsi zuten", argitu digu Sergio Ruiz taldeko abeslari eta gitarra jotzaileak.
"Grisez Bustitako Egunak" izenburu ezkorrean bilduta, esanahi handiko hamaika abesti aurki daitezke. Sergiok esan digunez, "abesti bakoitza egun bat da, eta guztira tristuraz eta amorruz betetako hamaika egun biltzen ditugu".
Diskoan topatuko dugun musikari dagokionez, aurreko lanekin alderatuz gero, lanik rockeroena da. "Guk metala egiten jarraitzen dugu. Askorentzat lanik lasaiena izan arren, gure ustez, indarrarekin eta sentimenduekin jolastu ostean lortutako diskorik gordinena da", adierazi digu Sergiok.
Taldearen lehen bideoklipa
Lan berrian, aipaturiko kantuez gain, "Gertaerak" abestiaren bideoklipa aurki daiteke, lehenengoa Eraso! taldearen historian. "Euskal taldeen bideoak telebistan agertzeko aukera zabalagoa da gaur egun, eta gu ere gure lehenengoa grabatzera animatu ginen", esan digu Ruizek.
Taldeak jada ekin dio diskoaren aurkezpen birari, eta urtea amaitu bitartean, hainbat kontzertu emango dituzte Euskal Herrian. Urte hauetan guztietan heldutasunera heldu da laukotea, eta hori ere nabari da taldearen kontzertuetan.