Erandioko 'Eureka Domeka!' igandean hasiko da
Gautxoriak elkarteak hirugarren Eureka Domeka! egingo du iraileko igandetan, aire zabalaz eta kulturgintzaz gozatseko asmotan. Erandioko malekoian, ibaiertzean, izango dira hiru saioak, eta euririk egingo balu, Gautxoriak alkartearen egoitzan egingo dira emanaldiak, 18:00etan hasita.
Igandean, hilak 10, Mejillon Tigre kolektiboak Hitz Esana emanaldia eskainiko du. Hurrengo igandean, irailaren 17an, marrazketa inprobisatua egingo dute. Ainar Azpiazu Axpi eta Aritz Irigoien marrazten arituko dira eta Unai Iturriaga bertsolari eta marrazkigileak gidatuko du saioa.
Azkenik, hilaren 24an, Erraldoi eguna egingo dute. Goizez, kililiak eta erraldoiak ibiliko dira eta, arratsaldez, Eñaut Elorrietaren kontzertua izango da.

