Eramangarri txiki eta merkeak

Eramangarri txiki eta merkeak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/eramangarri-txiki-eta-merkeak/@@download/image/88p12-1_1363299150.jpg
2008/09/05
erreportajea
Testua: gorka julio
Oraindik ere, internet leku jakinetan erabiltzen ohituta gaude. Hala ere, ordenagailu eramangarriak eta 3G teknologia azkar zabaltzen ari dira, eta laster, gero eta normalagoa izango da mugikorretik internetera konektatzea. Azkenaldi honetan,  modelo aukera zabala dago ordenagailu eramangarri txikien alorrean.

Ume bat, ordenagailu bat, horixe da OLP (One Laptop per child, www.laptop.org) proiektuaren xedea. Gobernuz Kanpoko Erakunde honek teknologiaren erabilera sustatu nahi du hirugarren munduan, eta horretarako, haurrei eta hezkuntza munduari zuzendutako ordenagailu eramangarri berezia sortu zuten. Ehun dolar inguru balio dituen ordenagailu hau, gerora herrialde garatuetan agertu diren ordemagailu eramangarrien aitzindaria izan zen. Zuek, GAZTEZULOko irakurleak, zail samar duzue OLPC bat eskuratzen, baina ondoren aitatuko ditugun ordenagailu hauek, aldiz, aisa eskura ditzakezue dendetan.
•
Eeepc
(http://eeepc.asus.com/global/): Eeepc 701 da Eeepc etxearen modelo merkeena. 7 hazbeteko pantaila eta kilo bateko pisua du, eta kamera, altabozak eta mikrofonoa dakartza. 300 euro inguru balio ditu. Xandros (GNU/Linux) edo Windows XP sistema eragilearekin saltzen dute, baina bigarrengo hau garestiagoa da. Badira Eeepc 701 modeloa baino pantaila eta memoria handiagoa duten eramangarriak. Modelo hauek 400-500 euro inguru balio dituzte, baina askoz ezaugarri hobeak dituzte.
•
Airis Kira
(http://www.airiskira.com/es/index.html) Eeepc etxeak bezala, Airis Kirak ere modelo ugari ditu, baina ezaugarriak Eeepc-ren antzekoak dira. Ordenagailu merkeenak 250 euro balio ditu. Hala ere, 300 euro baino zertxobait gehiago ordainduta, 40 GB-ko memoria duen eramangarria ere eskura dezakezue. Linpus (GNU/Linux) edo Windows XPrekin sistema eragileekin saltzen dute.
•
MSI VR 20 
(http://global.msi.com.tw/index.phpfunc=proddesc∏_no=1331&maincat;_no=135) 12.1 hazbeteko pantaila, 120GB-ko disko gogorra, txartel grafiko potentea… ez da lehen aipatu ditugun ordenagailuak bezain merkea, baina 440 euro ingururen truke eskura daitekeen ordenagailu onenetakoa da. Bi kilo inguruko pisua du, eta Windows XP sistema eragilearekin saltzen dute.

HARRITU GAITU


Harritu egin gaitu euskal erakunde publikoak Microsoften alde egiten ikusteak. Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz Microsoften zenbait tresna euskaratu dituzte, eta baita BiskayTIK proiektua ere. Microsoftek dirutza jasoko du, eta bien bitartean, software libreak ia ez du sostengurik. ESLEk adierazpen bat plazaratu du erabaki honen inguruan (http://www.esle-elkartea.org/?p=47)

KATXONDOENA



Oier Gorosabelen blogean hormen argazki interesgarriak topatuko dituzue (http://eibar.org/blogak/orakulua/archive/2008/06/14/sexua-eta-zigorra). Adibidez, grafitti baten argazkia jarri du Oierrek, eta graffitiko marrazkian, ume bat ageri da pareta batean ondorengo marrazten: “ez dut gehiago hormetan pintatuko”. Hitzak eta marrazkiak uztartzeko modu bikaina iruditu zaigu, egia esan. Argazki gehiago ikusi nahi izanez gero, sartu hemen: www.flickr.com/groups/hormak.

INFORMAZIO BILA


Askotan, interneteko helbide interesgarriak oso luzeak izaten dira, luzeegiak norbaiti hitzez edo idatziz adierazteko. Ttiki webguneak (www.ttiki.com) irtenbidea eskaintzen digu: helbide luze bat sar ezazu, eta Ttikik helbide horretara eramango zaituen, eta gogoan gordetzeko modukoa den erreferentzia laburragoa eman dizu.