Erakunde publikoen jokabideari so egingo dio Bilgune Feministak

Larunbatean, hilak 19, jardunaldia egingo du Bilboko La Bolsa eraikinean, 09:30ean hasita, Feministak, instituzio publiko politikoen aurrean lelopean.
Bilgune Feministaren iritziz, erakundeen politikek borroka feminista "instituzionalizatu" dute eta berdintasunaren "ideia faltsuak" zabaldu dituzte. Hein handi batean erakundeek mugimendu feministaren jarduna bereganatu dutela uste du Bilgune Feministak.
Hori horrela, funtsezkoa deritzote berdintasun politikak eta legeak ezagutzeari eta horiei buruzko kritika feminista adosteari. Zenbait galderari erantzun nahi diete: "Zenbateraino hartzen dute erakundeek kontuan gure lana? Zenbateraino baldintzatzen dute gure jarduera feminista?...".
Larunbateko jardunaldiari dagokionez, 10:00etan Amaia Andreuk, Irantzu Jauregik eta Lurdes Mendezek parte hartuko dute eta 12:00etan Bilgune Feministaren proposamena eztabaidatuko dute. Jardunaldia bukatzeko, bazkaria egingo dute.