Eraikin hutsak baserri bertikal bilakatu dituzte
Arlington Washinton D.C-ko sarrera modukoa da. Ez da barazki freskoak eskuratzeko ohiko tokia, baina bertako eraikin hutsak profitatuz produktu freskoak landatu dituzte.
Area2Farms elkartea barazkiak, belarrak eta tuberkuluak landatzen ari da eraikin bertikal hauetan. Bulego-espazio hauek hutsik geratu ziren pandemiaren amaieran eta ideia honekin bigarren bizitza bat eman zaie.
Jackie Potter eta Tyler Baras-ek proposatu zuten sabaipean laborantza bertikalak sortzearen ideia Arlington-en. Honela sortu zen Area2Farms. Barazki freskoak eskaintzen ditu asteko 40 dolarreko harpidetza baten truke.
Zaintza sistema sofistikatu bat erabiltzen dute Silo deitutakoa, barneko laborantzaren ordu neketsuenak murrizteko. Eraikinen barruan lurra dago eta horregatik patatak, azenarioak edo errefauak landatu litezke.
Ondo eginez gero, laborantza bertikalak ohiko nekazaritzak bezain beste ekoitzi lezake espazio murritzagoan eta klima edo plagen beldurrik gabe. Eta gainera, hiri barnean bertan egin liteke, lurra murritza den lekuetan.
Estatu Batuetako bulego espazioen %20 desokupatuak daude eta 2030. urterako herrialdeko 300 milioi metro karratu, gutxi gora behera, zaharkituak geratuko dira erakundeentzat. Izan ere, COVIDaren ondoren, langile askok etxetik egiten baitute lan.
"Hiriak egunero ari dira aldatzen" dio Potterrek. Aukera ekonomiko bat ere badago. "Gure laborantza guneek lanpostu berdeak sortzen dituzte, inguruak edertu eta inguruko jendeari elikagai freskoak eskaintzen dizkie. Hori benetan ederra da".
