Erabiltzen ez diren Irungo bi telefono kabina liburutegi libre bilakatuko dira

Erabiltzen ez diren Irungo bi telefono kabina liburutegi libre bilakatuko dira Helburua irakurzaletasuna bultzatzea da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/erabiltzen-ez-diren-irungo-bi-telefono-kabina-liburutegi-libre-bilakatuko-dira/@@download/image/Captura de pantalla 2023-08-28 a las 7.41.10.png
2023/08/28
Helburua irakurzaletasuna bultzatzea da.
Erabiltzen ez diren Irungo bi telefono kabina liburutegi libre bilakatuko dira

Erabiltzen ez diren Irungo bi telefonoko kabina liburutegi libre bilakatuko dituzte. Udalaren eta Telefonicaren hitzarmen baten bitartez gauzatuko da proiektua. Telefono kabinei bigarren erabilera bat emateaz gain, herritarren artean irakurzaletasuna bultzatu nahi da, baita hauen parte-hartzea ere. 

Honela, urte luzez zerbitzuz kanpo egon diren kabinek erabilera berria izango dute laster, irakurzaleen txoko bilakatuz. Udalak martxan duen liburutegi libreen proiektua handitzeko erabiliko ditu bi kabina hauek. 

Kabina-liburutegi izango diren hauek Irungo Argentina Errepublikaren eta Arizmendi almirantearen kaleen arteko bidegurutzean eta Alzukaitz eta Uztapide bertsolarien kaleen artean kokatuak daude. Momentuz bi kabina horiek erabiltzeko hitzarmena sinatu du Telefonicarekin, baina beste batzuk erabiltzeko aukera egon daitekeela informatu dute. 

Helburua irakurzaletasuna bultzatzea da. Espazio hauetan, edonork har dezake gustuko duen liburua, baina baldintza batekin: beste bat utzi behar du trukean. Modu horretan, beti egongo da libururen bat irakurle baten zain.

Ez dira, ordea, hiriko liburutegi libre bakarrak. Aurrekoak Almudena Grandes plazan eta Jostun plazan kokatuta daude. Hauek beirazko espazioak dira. Oraingo liburutegi libre hauen itxura bitxiagoa da, aurretik zuten erabilera kontuan hartuta. Dena den, udalak jakinarazi du liburutegi itxura har dezaten apaintzen hasiko direla.