ERABILI AURREKO ETA ONDORENGO ONTZIEN ARGAZKI KEZKAGARRIAK

Egungo gizarte honetan, algoritmo beldurgarriei esker, nahiz eta publizitate gero eta pertsonalizatuagoa jaso iragarkiak dira da finean eta nahi gabe ere gure jokabidean eragiten digu. Hamaika produktu iragartzen zaizkigu zein baino zein erakargarriagoak, baina jarri al zara pentsatzen produktu horiek erabili ondoren euren ontziak non bukatzen duten? Bada orain jakin dezakezu, ontzi eder eta proiekzio idealista horien amaiera ilustratzen digu argazki serie honek, kontsumismoaren alde tristea erakutsiz.
Eslovakiako proiektu honek ikusi nahi ez dugun egia erakusten digu. Proiektuaren sortzaileek egunak pasa zituzten basoak arakatzen, erabili ondoren, modu okerrean botatako produktuak bilatzeko helburuarekin, hauek baitira planeta suntsitzearen hainbat arrazoietako bat. Diseinu lan baten atzean dauden ontzi eder hauek behin erabili eta botata, euren distira galdu ondoren, kutsadura besterik ez dute sortzen.
Basoan botatako plastikozko ontzi batek 450 urte behar ditu deskonposatzeko eta pneumatiko edo ordenagailu batek askoz ere gehiago. Horregatik da beharrezkoa kontsumitzen dugunaren inguruan kontzientziatzea eta saiatzea, ahal den neurrian, bilgarri gutxien dituzten produktuak aukeratzea, horrela gero zabor gutxiago sortuko baitugu. Guztiok gure jokabidea apur bat aldatuz, mundua erabat alda baitezakegu.