Erabilera bakarreko plastikorik ez Txinan 2025. urterako

Erabilera bakarreko plastikorik ez Txinan 2025. urterako Txina da plastikoaren munduko ekoizle nagusia, horregatik sekulako berria da erabilera bakarreko plastikoarekin bukatzeko herrialdearen nahia. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/erabilera-bakarreko-plastikorik-ez-txinan-2025-urterako/@@download/image/52060733_101.jpg
2020/01/23

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Txina da plastikoaren munduko ekoizle nagusia, horregatik sekulako berria da erabilera bakarreko plastikoarekin bukatzeko herrialdearen nahia.
Erabilera bakarreko plastikorik ez Txinan 2025. urterako

Txinako ibairik handienak, Yangtse-nek, 3 minuturo 6 milioi mikroplastiko jaurtizen ditu. World Economic Forum-en arabera, ibai hau izango da Asiako, eta mundu osoko itsasoetan 2050. urterako arrain baino plastiko gehiago aurkitzearen errudun nagusia.

Horregatik, txinako agintariek plan bat jarri dute martxan plastikoaren kutsadurarekin amaitzeko. Politika oldarkorra jarriko da martxan erabilera bakarreko plastikoak mugatzeko. Politika hauek 2020. urte bukaeran jarriko dira martxan eta 2025erako helburuak beteta izatea espero da.

Lastotxo eta plastikozko mahai-tresnen debekuarekin hasiko da dena. Ez badirudi neurri handia, baina eragina sekulakoa izango da, Txina baita mundu mailan material hauen ekoizle nagusia; zehazki, erabilera bakarreko plastikoen heren bat ekoizten du. Egia da, ekoizten dutenaren gehiengoa mendebaldeko gizarteetan amaitzen duela, baina mila milioi kontsumitzaileko herrialde batek produktu horiek kendu nahi izatea pausu handia da ekologismoaren bidean.

Alta, prozesua ez da erraza izango herrialdearen barruan, eskualdeetan dauden ezberdintasun handiengatik. Horrela, herrialdearen zati handi bat nekazaritza tradizionalean jarraitzen duen bitartean, Shanghai, Pekin edo Shenzhen hiriek 15 milioi biztanle gainditzen dituzte. Horregatik, aplikazioa graduala izango da eta oinarrizko tresnekin eta plastikozko poltsekin hasiko da. Ondoren, mezularitzan erabiltzen den plastikozko enbalajetara igaroko da debekua.

Ingurugiroarekiko kontzientzia herrialde guztira zabaltzen ari da ekonomia mundura irekitzearekin batera. Izan ere, Mendebaldeko gizartearen ideiak herrialdera sartu dira, gobernuak hiritarren Interneta mugatzeko saiakera eginagatik. Zoritxarrez, iparramerikarren aldean txinatar biztanleak oro har plastiko gutxiago erabiltzen badu ere, plastiko horien %75ak euren ibaietan amaitzen du. Hori dela eta, plastikoaren aurkako gerrara batuko da Txina, gure planetari arnas apur bat emanez.