Erabilera bakarreko plastikoak debekatuko dituzte Everest-en

Erabilera bakarreko plastikoak debekatuko dituzte Everest-en Nepaleko agintariek adierazi dutenez neurria 2020ko urtarriletik aurrera jarriko da indarrean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/erabilera-bakarreko-plastikoak-debekatuko-dituzte-everest-en/@@download/image/img_lgomez_20190705-223914_imagenes_lv_otras_fuentes_everest_4_6_3301123170-475-ka4H--656x435@LaVanguardia-Web.jpg
2019/08/26

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

Nepaleko agintariek adierazi dutenez neurria 2020ko urtarriletik aurrera jarriko da indarrean.
Erabilera bakarreko plastikoak debekatuko dituzte Everest-en

Erabilera bakarreko plastikoak debekatuak izango dira munduko mendirik altuenean alpinistek han goian uzten duten gehiegizko zaborragatik. Urte honetan bertan, Nepaleko gobernuak 10 milioi tona zabor jaso zituen Everest-en, hain justu igo diren alpinisten kopuruaren errekorra hautsi den urte berean.

Datorren urteko urtarriletik aurrera jarriko da abian neurria eta Khumbu Pasang Lhamu udalerriari eragingo dio; bertan sartzen dira Everest eta inguruko tontorrak. Helburua eskualdea epe luzera garbi mantentzea da.

Munduko tontor altuenak urtean 50.000 bat inguru turista jasotzen ditu, eta datorren urtetik aurrera hauek ezingo dute erabilera bakarreko plastikorik igo tontorrera. Bertako autoritateak hegaldi konpainiekin, alpinista agentziekin eta Nepal Mountaineering erakundearekin lanean arituko da araua bete dadin. Oraingoz ez dira zehaztu araua betetzen ez dutenei ezarriko zaizkien multak.

Everest-eko zaborra
Everest-eko zaborrak gainera, bailarako ur iturriak kutsatzen dituzte. Aurten 885 alpinistek lortu dut tontorreraino iristea, errekorra da zifra hori ere, batez ere urte hilkorra izan denean; 11 pertsona hil baitira munduko mendirik altuena igo nahian.