Equilibrium **

Equilibrium ** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/equilibrium/@@download/image/58p56-4.jpg
2005/12/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Kurt Wimmer. Aktoreak: Christian Bale, Emily Watson, Sean Bean, Taye Diggs, Dominic Purcell. Generoa: zientzia-fikzioa. Herrialdea: AEB. Urtea: 2002. Iraupena: 107 minutu.
58.zenbakia
Equilibrium   **
Kurt Wimmer zinema zuzendariaren film honek Farenheit 451 eta Bai mundu berria zientzia-fikziozko nobela giltzarrien arteko nahasketa dirudi. Istorioa etorkizun ilunean dago girotua, eta etorkizun horretan, gizakiek debekatua dute sentimenduak sor ditzakeen ezer erabiltzea: ez libururik, ez musikarik, ez artelanik,… barren-barreneko gabeziak estaltzeko, prozium izeneko droga ematen diete. John Preston lege zaindaria arauak hausten dituztenen aurkako borroka etengabean dabil. Baina, egun batean, prozium droga dosia galdu, eta haren balore-eskala erabat aldatuko da. Ikusgarria, baina hutsala. Wachowski anaien piroteknia  arranditsua atsegin duzuenontzat soil-soilik.