“EPISODIO I Y EPISODIO II”

“EPISODIO I Y EPISODIO II” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/episodio-i-y-episodio-ii/@@download/image/87p58layoraser.jpg
2008/07/04
kritika
Testua: B. Malone
LAYO RASER
87.zenbakia
Dislexiaren maitaleak direla diote, eta egia esan, modu ona da Irun-Moskuko talde hau aurkezteko. Izan ere, halako gaitzen bat izan behar du Rayo Laser izena Layo Raser bihurtzen duen koadrila batek. Hirukote honena trash bidaia lisergiko hutsa da, tripi indartsu eta eskizofreniko bat. Diskoak izenburu kilometrikoko hamar kanta motz dakartza, ziztu bizian joak, ertz zorrotzez beteak, eta zati intsumental barrokoekin. Zati instrumental ero horietan burua galtzea da diskoak eskaintzen duen tripi harrigarriena. Sam Fuller handiak esango lukeen bezala, schock corridor hutsa.