Epaimahai beldurgarrienean egon nahi?

Beldurrezko eta Fantasiazko Zinema Astea egingo dute Donostian urriaren 30etik azaroaren 5era arte, eta aurten ere gazte epaimahaia osatuko dute.
18 eta 30 urte bitarteko neska-mutilek eman dezakete izena, eta haiek emango dute Film Labur Onenaren Gazte Saria. 150 lagunentzako tokia dago gazte epaimahaian. Neska-mutil gehiago parte hartzeko prest azalduz gero, zozketa eginen dute.
Aurtengo zinema jaialdian, Aleister Crowley ilunari ziklo bat eskainiko diote -magia beltza eta antzekoak egiten zituen eta inspirazio iturri bilakatu da zenbait zinema zuzendarirentzat-, eta euskaraz apititulatutako zenbait film luze proiektatuko dituzte, hala nola, Deabruak hartua, Atea eta Banpiroak.