Epaileak bihar arte atzeratu du Kukutzaren eraistearen gaineko erabakia, eta alde guztiak hartuko di

Gaztetxearen eraistean zer ikusia duten alde guztiak biltzera deitu ditu Bilboko epaitegietako laugarren aretoko epaileak. Kukutza kolektiboak, bere aldetik, elkarretaratzea deitu du 12:30ean Albia lorategian eta manifestaldia 20:00tan Errekalde Auzoan.
Goizeko bostetan heldu zen Ertzaintza atzo Errekalde auzora Kukutza gaztetxea desalojatu eta ixteko asmoz. Indarkeria erabilita eta izugarrizko baliabide erakustaldia eginda jardun ziren: kaleak itxita, 10 furgona baino gehiago, agente pila, bi tanketa, garabiak, gomazko pilotak... Hala ere, sei ordu behar izan zituzten gaztetxe barruan erresistentzian zeuden 50 lagunak ateratzeko. Hormen artean ez ezik, kalean ere auzotarren beren indarrak bildu zituzten urte guzti hauetan Errekalden erreferentziazkoa izan den kultur gunea defendatzeko. Barruan zeudenek jaurtikitako su txupinek eta sirena hotsak esnarazi zituen auzotarrak eta berehala bildu ziren protestan. 06:00etarako 200 lagun inguru zeuden Gordoniz kalean, eta beste askok leihoetatik zarata eginez adierazi zuten euren elkartasuna. Hainbat oldarraldiren ostean eta sei ordu geroago, Ertzaintzak gaztetxe barruan jarraitzen zuten kideak atera eta Kukutza itxi zuen.
Protestek egun osoan zehar jarraitu zuten eta auzotarren ekinak izan du emaitzarik: aurreko astean Errekalde Berriz auzo elkarteak aurkako helegitea jarri zuela argudiatuta, Bilboko epaitegietako laugarren aretoko epaileak ostiralera arte atzeratu du eraisketaren inguruko erabakia.
Kukutza kolektiboak elkarretaratzea deitu du 12:30ean Albia Lorategian, epaitegiaren aurrean, eta ondoren prentsaurrekoa emango dute 16:00etan Bilboko Udaleko Bilduko ordezkariekin, EB, EA eta Aralar alderdietako parlamentariekin eta Errekalde Berriz auzo elkarteko kideekin batera. Iluntzean, 20:00tan, manifestazioa izango da berriro ere auzoan.
Atzoko manifestaldian zehar Ertzaintzaren oldarraldiek 30 atxilotu eta hamarnaka zauritu utzi zituen arren, Rofolfo Aresek zoriondu egin zuen polizia autonomoaren jarrera.