E.P.

Ez dakit zer egiten duen disko honek nire disko gogorrean eta, egia esan, ez dut ia informaziorik aurkitu, soilik bost kantaz osatutako maketa bat dela eta 2011n argitaratua izan zela. Bandcamp orri bat eta YouTube, besterik ez. Elektronika lasaiak, frekuentzia grabeek eta emakume ahots hipnotikoak ematen diote forma. Sinteek osatzen dituzte atzealdeko kapa ezberdinak eta, aro digitalean bizi arren, esango nuke euskarri analogikotik pasatakoa dela. Perkusio afrikarrak, efektodun gitarrak eta pianoren bat ere aditu daitezke, guztia mila modutan prozesatuta. Baleen hotsak gustuko izanez gero, chill out-arekin disfrutatzen baduzue, interesatuko zaizue.