"Entzungailu" honek belarriak garbituko dizkizu
Lehenik eta behin, gauzak argi, belarrietako argizaria arrazoi on batengatik dago bertan. Gure belarriek sortzen duten olio modukoa da eta kanpotik datorren hautsa, zikinkeria eta objektu txikiak harrapatzeko funtzioa du; gure belarrietatik urrun egon daitezen germen eta bakteriak. Onuragarria da beraz, baina gauza on gehienekin gertatzen den bezala, gehiegi edukitzea txarra izan liteke. Gehiegizko argizaria entzumenaren galeraren kausa nagusietako bat da.
Gehiegizko argizaria kentzeko ohikoena kotoi-zotzak erabiltzea da, baina batzuetan, aurkakoa efektua lortzen dugu. Kotoi-zotzek belarriaren sakonera bultzatzen dute argizaria. Onena, likido formatuko produktuak erabiltzea da, argizaria biguntzen baitute. Lan nekeza izan liteke hori, ordea. Zorionez, OtoSet "entzungailuak" ipintzen badituzu, bera arduratuko da garbiketa osoaz.
"Entzungailu" hauek OtoSet Ear Cleaning System dute izena eta bi kamera garden dituzte. Bertan, argizaria garbitzeko likidoa dago. "Entzungailuetan" dauden erabili eta botatzeko kuxinetara jaurtitzen du likidoa eta horrela belarrietan dugun argizaria biguntzen du. Behin bigunduta, xurgatzen sistema baten bidez argizaria jasotzen du eta entzungailuetan dauden barne kameretan gordetzen du.
Ideia ona da, ezta? Zoritxarrez ez dago edonoren eskura. OtoSet belarri garbiketako gailu hau esklusiboki osasun langileentzat da. Ikusi beharko da, etorkizunean edonoren eskura jarriko ote diren ala ez, bitartean, ohiko garbiketa moduekin jarraitu beharko dugu.

