ENTZUN BEHARREKO CHILL MAFIAREN BOST KANTA

ENTZUN BEHARREKO CHILL MAFIAREN BOST KANTA Chill Mafiak martxoaren 28an emango du azken kontzertua, BECen, eta hamar orduko festa prestatu dute. Taldearen ibilbidea omentze aldera, ezagutu beharreko bost kanta bildu dizkizugu. Entzun eta gozatu! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/entzun-beharreko-chill-mafiaren-bost-kanta/@@download/image/ChillmaxArriguri2022_03Bazkalostie-107.jpg
2025/03/18

Testua: Maitane Legarreta

Chill Mafiak martxoaren 28an emango du azken kontzertua, BECen, eta hamar orduko festa prestatu dute. Taldearen ibilbidea omentze aldera, ezagutu beharreko bost kanta bildu dizkizugu. Entzun eta gozatu!
ENTZUN BEHARREKO CHILL MAFIAREN BOST KANTA

ZURE KEBAPA

2021eko urtarrilean kaleratu zuten kantu hau, eta hurrengo hilabetean zabaldu zuten Ezorregatik x Berpizkundea diskoa. Kebapa, kondoiak, txupitoa, kotxe falta, satisfyerra, Tarantinoren gorra, Windows Vista eta izerdia dira aipatzen dituzten elementuetako batzuk. Euren izpiritu ganberroa eta Tatxers taldekoak lagun dituztela.

BEDEINKATUA

Ezinezkoa da kantu hau entzun eta dantzan ez hastea: "Atzeak erakusten du aurrea nola dantzatu behar dunan, beheraino, beheraino". Kai Nakai, Dupla eta Zetaki mezutxoa ere bidali zieten kantu honetan; gogoratu gero Kai Nakaik erantzun egin ziela, 15K kantuarekin. Sua!

ATZERRIAN


Marmotaren eguna, sentitzen dudanaren eta behar dudanaren arteko talka, Altus motxilak eta mendia, atzerria... gure egunerokotasuneko ajeak, bakardadea eta isolamendua. Eta hori gutxi balitz, Erramun Martikorenaren ahotsa, Orhiko xoria kantuan. Iradokitzailea eta hausnarketarako ematen duena.

MEREZI OTE

Argi utzi duten moduan, Chill Mafiako kideek maite dituzte euskarazko musikagintza tradizionaleko hainbat musikari eta kantu. Azken diskoan, Agur Eta Ohore X Allá Va La Despedida izenekoan, Gontzal Mendibilen Merezi ote kantuaren bertsioa egin dute. Mendibilekin berarekin ere kanta zuten ETB1eko Herri Txiki, Zirku Handi saioan. Bertsio ederra!

3107

"I was born Errotxapean" (Errotxapean jaio nintzen) da kantu honetako leloa, nondik datozen argi uzten duena eta baita auzoko bizitzaren ezaugarriak eta izaera ere. Langile klasea, goxokiak lapurtzea xoxik etzenean, eta loteria primitiboa tokatzean, auzolagunekin eta amarekin partekatzea.