Entsegu lokal bila

Entsegu lokal bila https://www.gaztezulo.eus/albisteak/entsegu-lokal-bila/@@download/image/56p11-1.jpg
2005/10/07
erreportajea
Entsegu lokal bila
Sortzaile gazteak ezagutaraztea, eta talde berriak bultzatzea dira Entsegu Lokala ekimenaren helburuetariko bi. Gaztesarea eta Xirika astekariak elkarlanean sortutako lana da honako hau, eta hirugarren edizioa oraintsu kaleratu da. 

Entsegu Lokala III, azken urtean Euskal Herrian editatu eta ekoitzi diren kantuen bilduma da, eta nolabait, euskal musikaren etorkizunaren isla izan daiteke.  
Oraingo honetan, euskaraz abestutako 16 kantu bildu dira. Talde horietako askok maketak kaleratu dituzte, baina autogestioaren bidea hautatu dute horretarako.
Ekimen honekin, talde hauek guztiak ezagutarazi nahi dituzte, beraien produkzioak zabaldu ahal ditzaten Euskal Herrian barna.

Arrakastaren bidea

Aurreko urteetako arrakasta ikusita, hirugarren saiakera egin du Gaztesarea eta Xirikaren Musikale sailak. Lehen lana, 2003an kaleratu zuen Gaztesareak Durangoko Azokan. Urte hartan, besteak beste, egun ezagun bilakatu diren Neubat, Humus edota Kauta taldeak elkartu zituzten.

Bigarren bildumak ere Durangoko Azokan ikusi zuen argia. Orduan ere Lehendakaris Muertos edo Surfin Kaos, entzutetsuak bihurtu diren taldeen abestiak plazaratu zituzten.

Euskal Herrian ohikoa den moduan, rocka izan da musika eragin nagusia orain arte argitaratutako bi lanetan; dena dela, agertu dira bestelako musika estiloak jorratzen dituzten taldeak ere, hip-hopa, soula eta blues erritmoak entzun ahal izan ditugu bilduma horietan. Oraingoan ere, beste musika estiloek tokitxoa hartu dute.

Mix6t.
Hendaia. Hip-hopa, ragga eta funka. "Gora Euskal Herria" kantuarekin datoz.

Oliba Gorriak.
Markina. Telesforo Monzonen "Txikia" kantuaren moldaketa eskaini dute.

Banda Batxoki.
Txantrea. "Zintzilik" kantua aukeratu dute bildumarako.

Mossin Nagant.
Gasteiz. Streetpunk. "Euskal Herria" kantua entzuteko aukera dugu, Nabat talde italiarraren kantu baten moldaketa da.

Dirties.
Durangaldea. Punkrocka. "Hil dira zuen heroiak" izeneko diskoko "Oinak errez" kantua sartu dute bilduman.

Ekin.
Algorta. Punka, rocka eta metala. "Zenbat urte" diskotik izen bereko kantua aukeratu dute.

Abra Kadaver.
Santurtzi. Normalean gazteleraz abesten badute ere, bilduman euskaraz eginiko kantua agertzen da: "Arima galdua".

Kriston. Urdaibai. Rocka. "Zurekin" kantua aurkeztu dute Entsegu Lokala III. honetan.

Nuke.
Azpeitia. Euskaraz eta ingelesez abesten dute. "Ni, zein" kantuaz datozkigu.

Ozen.
Arrasate. Rocka eta Heavya. Laster kaleratuko duten diskoaren aurrerapen kantuarekin datoz: "Argitzean".

Malenkonia.
Oñati. Popa eta rocka. Bildumako abestirik berezienetako bat da "Maniki ilunak" abestia.

Itaka
. Zumaia. "Suspertu" kantua aukeratu dute.

Lukas Prest.
Eskoriatza. Hardcorea. "Ama Lurra" kantua hautatu dute Entsegu Lokala bilduman agertzeko.

Afonia.
Hernani. Streetpunk. "Maketa" izeneko lanetik berreskuratu dute "Kontuz" kantua.

Golpe de estado.
Oñati. 80eko hamarkadako euskal punkaren eragina du taldeak. "Pentsamendu bakarra" kantuarekin datozkigu.

Adikune.
Donostia. "Lurrean" izeneko kantua aurkeztuko digute.