Entsegu kliniko aitzindari batek laborategietan landutako giza odola eman du

Entsegu kliniko aitzindari batek laborategietan landutako giza odola eman du Dirudienez, zientziak beste hesi bat gainditu du. Laborategietan landutako giza-odolaren transfusioek milioika pertsonei lagundu ahalko die. Kantitate oso txikiekin probak egiten ari dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/entsegu-kliniko-aitzindari-batek-laborategietan-landutako-giza-odola-eman-du/@@download/image/Captura de pantalla 2022-11-16 a las 8.50.18.png
2022/11/18

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Dirudienez, zientziak beste hesi bat gainditu du. Laborategietan landutako giza-odolaren transfusioek milioika pertsonei lagundu ahalko die. Kantitate oso txikiekin probak egiten ari dira.
Entsegu kliniko aitzindari batek laborategietan landutako giza odola eman du

Lehenengo aldiz historian, Cambridge unibertsitateko entsegu kliniko aitzindari batek laborategian landutako odola gizakiengan txertatu du. RESTORE deitutako entsegua eraginkorra suertatzen bada, laborategietan sortuta, odol zelulak odol nahasteak dituzten pertsonen tratamenduentzat sekulako iraultza litzateke.

Cedric Ghevaert hematologoa da entsegu honen burua eta "laborategietan landutako globulu gorriek odol-emaileenak baino gehiago irautea" espero du. 

Entseguak arrakasta badu, egun odol transfusioak behar dituzten pazienteek, etorkizunean, transfusio gutxiago beharko dituzte. 

Oraingoz bi pertsonari eman zaizkie laborategian landutako globulu gorriak. Hurbiletik zaindu dira eta ez da inongo albo-kalterik behatu. Bi pertsonak ondo eta osasuntsu daude. 

Bi pertsona horietaz gain, esperimentuaren barruan, 10 parte-hartzailetatik, gutxienez bi boluntariok transfusio txikiak jasoko dituzte lau hilabetetan zehar. Batek, pertsonek emandako odola jasoko du eta besteak laborategian sortutakoa. Espero da laborategiko globulu gorriek gizakienek baino gehiago irautea gorputzean.

Esperimentutik emaitza onak ateratzen badira, errazagoa izango da odol-talde arraroko pertsonentzat odola lortzea. Gainera, laborategian sortutako odola ekonomikoki ere merkeagoa izango da.