Entsaladaren emotikonoa, arrautzik gabe
Beganoak ez haserretzeko, Googlek arrautza ezabatu du entsaladaren iruditik; polemika zerbitzatuta!

Entsaladaren emotikonoa arraro dagoela iruditu bazaizu, hala da; Googlek arrautza ezabatu du, eta hemendik aurrera, soilik letxuga eta tomatedun entsalada ikusiko duzu. Arrazoia? Beganoak errespetatzea eta entsalada inklusiboa bihurtzea.
Arrazoiak eztabaida umoretsua piztu du sarean; askok politikoki zuzena izan beharraren diktadura salatu dute, eta arrautzadun entsaladaren aldeko kanpaina abiatu dute. Eta zuk, nola jaten duzu entsalada?