Energia geotermikoa

Energia geotermikoa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/energia-geotermikoa/@@download/image/25p40-1.jpg
2012/12/13
berria
Energia geotermikoa
Duela mila milioi urte inguru, meteorito handi batek Lurraren kontra jo zuen, egun Estokolmo hiria dagoen lekutik gertu. Gaur egun Mälaren izeneko lakuak estaltzen du meteoritoak utzitako kraterra. Meteoritoa bertara erori zenez, Lurraren energia uretara helarazten du. Suediako teknikariek energia geotermiko hau, berriztagarria, aprobetxatu nahi dute, eta horretarako, sakoneko ur hori ponpatu beharko dute. Ondoren, berogailuetarako edota ura berotzeko erabiltzeko asmoa dute Suediako hiriburuan. Hau eginez gero, inguru honetako energia beharra %70 murriztea espero dute.