Energia berriztagarrien munduko gaitasuna sekula baino azkarrago hazi zen 2023an

Energia berriztagarrien munduko gaitasuna sekula baino azkarrago hazi zen 2023an Energiaren Nazioarteko Agentziaren txostenaren arabera aurreko urtean %50 hazi zen energia berriztagarrien munduko gaitasuna eta emaitza honek Cop28ko helburu klimatikoak betetzeko itxaropena irekia mantentzen du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/energia-berriztagarrien-munduko-gaitasuna-sekula-baino-azkarrago-hazi-zen-2023an/@@download/image/hermosa-planta-energia-alternativa-paneles-solares.jpg
2024/02/05
Energiaren Nazioarteko Agentziaren txostenaren arabera aurreko urtean %50 hazi zen energia berriztagarrien munduko gaitasuna eta emaitza honek Cop28ko helburu klimatikoak betetzeko itxaropena irekia mantentzen du.
Energia berriztagarrien munduko gaitasuna sekula baino azkarrago hazi zen 2023an

Energia berriztagarrien munduko gaitasuna azken 20 urteetan erregistratu den erritmorik azkarrenean hazi zen 2023an Energiaren Nazioarteko Agentziaren (AIE) arabera. Energia berriztagarriak %50 hazi ziren errekor berri bat ezarriz AIEko zifretan.

Hazkuntza ikusgarri honek “benetako aukera” esakaintzen du munduko gobernuek Cop28an zehaztutako klima-helburuak betetzeko. Helburu horietako bat 2030. urterako energia berriztagarrien gaitasuna hirukoiztea da, erregai fosilen kontsumoa modu esanguratsuan murriztuz.

AIEren azken txostenak ezagutarazi duenez energia berriztagarrien hazkuntzarik handiena eguzki energian eman da. Eguzki energia erabiltzeko instalakuntzarik gehienak Txinan egin ziren.

Europa, Estatu Batuak eta Brasilen ere izugarri hazi ziren energia berriztagarriak eta 2025. urterako, elektrizitatea eskuratzerako garaian, ikatza gainditzera iritsiko omen dira. 2028rako, energia berriztagarriek munduko elektrizitatearen sorkuntzaren %42 ordezkatuko dute AIEren ustez.

Fatih Birol, AIEko zuzendari exekutiboak hauxe baieztatu du: “Albiste bikaina da energia berriztagarriaren hazkuntza historikoa”. Hori bai, gehitu nahi izan du, txostenak munduko berriztagarrien gaitasuna erakusten badu ere, horrekin bakarrik ez dela arazoa konpontzen eta gobernuek eskura dituztela beharrezko tresnak larrialdi klimatikoari aurre egiteko.