Eneko Muruzabalen 'Planetagatik' film labur proiektuak irabazi du Oihua! sorkuntza ekimena

Eneko Muruzabalen 'Planetagatik' film labur proiektuak irabazi du Oihua! sorkuntza ekimena "Ekodistopia eta ironia" dituela azaldu du epaimahaiak, eta Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean emango dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/eneko-muruzabalen-planetagatik-film-labur-proiektuak-irabazi-du-oihua-sorkuntza-ekimena/@@download/image/Oihua_irudia.jpg
2024/03/05
"Ekodistopia eta ironia" dituela azaldu du epaimahaiak, eta Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean emango dute.
Eneko Muruzabalen 'Planetagatik' film labur proiektuak irabazi du Oihua! sorkuntza ekimena

Euskaraz filmatutako fantasiazko generoa indartzea du helburu Oihua! egitasmoak eta sortzaile hasiberriei zuzendua dago. Hirugarren edizioan hamar gidoi jaso dituzte: zazpi Gipuzkoatik, eta hiru Bizkaitik. Aurkeztutako gidoi guztien kalitate eta izaera profesionala nabarmendu ditu epaimahaiak.

Epaimahaiak Eneko Muruzabalen Planetagatik hautatu du irabazle, sormena eta kalitate artistikoa, ekoizpenaren bideragarritasuna, kokalekuen aniztasuna eta euskararen maila aintzat hartuta. Hauxe nabarmendu dute epaimahaikideek: Gaiak duen interes bizia, ironiaren erabilera fina eta euskaraz egindako zientzia-fikzioa aldarrikatzeko nahia. Planetagatik, gaurkotasun handiko ekodistopia da”.

Igor Legarreta

Irabazleak Igor Legarreta zuzendariaren aholkularitza izango du lan prozesuan zehar. Gainera erakundeek hamar mila bat euro jarriko dituzte film laburra egin ahal izateko. Larrotxene Bideoren tutoretzapean eta elkarlanean ekoiztuko da gidoia eta Gipuzkoan grabatuko da. Gainera, film laburra Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko 2024ko programazioan txertatuko da.