Eneko Llanos eta Virginia Berasategi bai kirolari gogorrak!

Eneko Llanos eta Virginia Berasategi bai kirolari gogorrak! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/eneko-llanos-eta-virginia-berasategi-bai-kirolari-gogorrak/@@download/image/20103159598virginia_berasategi_1.jpg
2012/12/13
berria
Eneko Llanos eta Virginia Berasategi bai kirolari gogorrak!
Llanos arabarrak irabazi du eta Berasategi bizkaitarra hirugarren sailkatu da Abu Dabiko iraupen luzeko triatloian. Igerian hiru kilometro egin behar izan dituzte, bizikleta gainean 200 kilometro eta korrika 20 kilometro.

Eneko Llanosek sei ordu eta erdi behar izan ditu ibilbidea osatzeko eta minutu eskaseko errenta atera dio bigarren sailkatuari. Virginia Berasategik, bere aldetik zazpi ordu eta 18 minutu behar izan ditu lana bukatzeko. Berasategik oso handia egin du, duela aste gutxi, entrenatzen ari zela, auto batek harrapatu zuelako. Kirolari bizkaitarra osatu egin da eta Abu Dabin podiumean bukatu du.