Eneko eta Amelia jatetxeak, Michelin izardunak

Eneko eta Amelia jatetxeak, Michelin izardunak Donostiako Amelia jatetxeak lehen aldiz lortu du Michelin izarra, eta Eneko Atxarenak berriz, laugarrenez. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/eneko-eta-amelia-jatetxeak-michelin-izardunak/@@download/image/Azurmendi-2.jpg
2017/11/24
albiste-laburra
Donostiako Amelia jatetxeak lehen aldiz lortu du Michelin izarra, eta Eneko Atxarenak berriz, laugarrenez.
Eneko eta Amelia jatetxeak, Michelin izardunak

Michelin izar berriak iritsi dira Euskal Herrira; Eneko Atxaren Eneko jatetxe berriak izarra lortu du; Atxa bere garaiko sukaldari gazteena izan zen Azurmendi jatetxearekin hiru izarrak lortzen, eta orain, sukaldariak laugarren izarra bereganatu du.

 

Bestalde, Donostiako Amelia jatetxeak bere ibilbideko lehen Michelin izarra eskuratu du. Paulo Airaudo sukaldari argentinarrak zuzentzen du jatetxea, eta soilik zazpi hilabete darama irekita.

 

Hiru izarrak mantendu dituzte gainera Akelaŕe, Arzak, Azurmendi, eta Martín Berasategui jatetxeek. Mugaritzek biak ere bertan mantendu ditu, eta batekin gelditu dira Kokotxa, Ulia, Elkano, Alameda eta Zuberoa. Zorionak!