Eneko Bidegain ikertzaileak irabazi du 'Jon Bilbao 2021' katedra

Eneko Bidegain ikertzaileak irabazi du 'Jon Bilbao 2021' katedra Euskal Herrian jatorria duten eta disporan bizi diren euskal herritarrek Euskal Herriari buruzko informazioa nola lortzen duten aztertuko du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/eneko-bidegain-ikertzaileak-irabazi-du-jon-bilbao-2021-katedra/@@download/image/basquestudiesegoitza.jpg
2021/05/25

Maitane Legarreta Etxezarreta

Euskal Herrian jatorria duten eta disporan bizi diren euskal herritarrek Euskal Herriari buruzko informazioa nola lortzen duten aztertuko du.
Eneko Bidegain ikertzaileak irabazi du 'Jon Bilbao 2021' katedra

Eneko Bidegain (Baiona, 1975) ikerlaria hautatu dute aurten Amerikako Estatu Batuetako Reno hiriko Nevadako unibertsitatean ikerketa proiektua gara dezan. Hilabete izango du eta, horretarako, abuztutik abendurako tartean Renoko Center of Basque Studies egoitzara joan beharko du lanera. Bidegainek izenburu hau jarrio dio proiektuari: "Euskal Herri kontinentaleko jatorriko diasporako kideek AEBetan eta Euskal Herriari buruz bilatzen eta jarraitzen dituzten informazioak, paperezko gutun eta aldizkarietatik aro digitalera: euskal lurraldetasunaz duen ikuspegia". Lan honen bitartez, Euskal Herrian jatorria duten eta diasporan bizi diren euskal herritarrek Euskal Herriko berri nola izaten duten ikertuko du. Arreta berezia jarriko die Ipar Euskal Herrikoak diren euskaldunei. Zein bitarteko kanal erabiltzen dituzten aztertuko du Bidegainek, eta historian zehar zer bilakaera izan den alor horretan, gutunekin eta prentsarekin hasi eta sare sozial edo bideo-deietaraino. 

Eneko Bidegain Euskal Ikasketetan doktorea da eta Mondragon Unibertsitateko irakaslea. Horretaz gain, kazetari, idazle, ikertzaile eta sare sozialetako analista ere bada. 

Andoni Canellada/Foku

2014an sortutako Jon Bilbao Katedrak diasporari eta euskal kulturari buruzko ikerketa eta ezagutza nazioartean sustatzea du helburu. Etxepare Euskal Institutuak sustatzen dituen beste zortzi katedretatik bereizten da, ikerkuntza duelako ardatz eta ez irakaskuntza, eta ikertzeko egonaldi bat eskaintzen duen bakarra delako. Katedrak hilabeteko ikerketa-beka eskaintzen du urtero edo bi urtero, irakasle bisitariarentzat.