Eneko Bidegain eta Karmele Jaio dira 111 Akademiaren Sariko finalistak

Eneko Bidegain eta Karmele Jaio dira 111 Akademiaren Sariko finalistak Akademiakideek 'Bichta éder' eta 'Maitasun kapitala' lanen artean hautatu behar dute sariduna. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/eneko-bidegain-eta-karmele-jaio-dira-111-akademiaren-sariko-finalistak/@@download/image/Finala2023.jpg
2024/04/03
Akademiakideek 'Bichta éder' eta 'Maitasun kapitala' lanen artean hautatu behar dute sariduna.
Eneko Bidegain eta Karmele Jaio dira 111 Akademiaren Sariko finalistak

111 Akademiaren Sarirako bigarren bozketa txandara igaro ziren lehenengo bueltan boto gehien jasotako zazpi obrak: Castillo Suarezen Alaska, Eneko Bidegainen Bichta éder, Oihane Amantegiren Cayo Hueso, Josebe Blancoren Hausnarrean, Miren Agur Meaberen Itzulerak, Karmele Jaioren Maitasun kapitala eta Juan Kruz Igerabideren Ura saltoka.

Bigarren bueltan saridun izendatzeko beharrezkoa den botoen % 40 lortu duen lanik ez da izan eta, beraz, boto gehien jaso duten bi obrak igaro dira finalera: Eneko Bidegainen Bichta éder eta Karmele Jaioren Maitasun kapitala.

2023. urteko 111 Akademiaren Saria nori eman erabakitzeko hirugarren eta azken bozketa txanda martxan jarri berri du 111 Akademiak, eta akademiakideek bi liburu horien artean aukeratu beharko dute apirilaren 28ra bitartean.