Eneko Atxak diseinatutako menu olinpikoak Basque Teamentzat

Eneko Atxak diseinatutako menu olinpikoak Basque Teamentzat Tokio 2020ko Jokoei begira, sortutako menuak gaur prestatu dituzte kirolariek Larrabetzuko ‘Eneko’ jatetxean egindako Show Cooking-ean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/eneko-atxak-diseinatutako-menu-olinpikoak-basque-teamentzat/@@download/image/_MDA5117.JPG
2019/11/13
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Tokio 2020ko Jokoei begira, sortutako menuak gaur prestatu dituzte kirolariek Larrabetzuko ‘Eneko’ jatetxean egindako Show Cooking-ean.
Eneko Atxak diseinatutako menu olinpikoak Basque Teamentzat

Eneko Atxa bost Michelin izar dituen txefak bere harri-koskorra jarri nahi izan du Basque Team Fundazioaren aurtengo hitzordu garrantzitsuenerako, Tokion jokatuko diren Olinpiar eta Paralinpiar Jokoetako prestakuntzetan. Horretarako, Basque Team-eko kirolarientzat espresuki bi menu diseinatu ditu.

Xabier Leibar Fundazioko arduradun biomedikoaren nutrizio-gomendioei jarraituz, sukaldariburuak bi menu sortu ditu goi-mailako lehiaketei aurre egiteko atletek behar dituzten elikadura-ekarpen guztiekin. Beti lehengaien kalitatea, sasoiko produktuak eta jarduera-gastronomikoaren iraunkortasuna lehenetsiz, lehenengo menuan tartare begetala, azpizuna sagarrarekin, azalorearekin, perretxikoekin eta Idiazabal gaztako gnokiekin, eta arroz-esnea prestatu dituzte; bigarren menuan, berriz, arrain marinatua eta ozpin-olioa, baserriko arrautza gorringoa gari-estofatuaren gainean eta karamelizatutako torrada kozinatu dituzte.

Zornotzako sukaldariak bere sorkuntzak aurkeztu ditu Larrabetzuko Eneko jatetxean, Maialen Chourraut, Ander Elosegi eta Joan Crespo piraguistek, Elena Loyo, Arantza Moreno eta Carlos Tobalina atletek, Ian Ponciano skaterrak, Asier Garcia saskibaloi jokalariak, Aitor Francesena surflariak, Jon Carazo arraunlariak, Mikel  Linazisoro eskalatzaileak, Rakel Mateo paratriatletak, Barbara Pla eta Igor Genua errugbi jokalariek, Juan del Campo eskiatzaileak, Irantzu Garcia curling jokalariak eta  Basque Team-eko enbaxadore diren Maider Undak, Naiara Gomezek, Patxi Peulak eta Richard Oribek lagunduta.

Basque Team-eko kirolariak Japoniako hiriburuan izango dira, han jokatuko baitituzte Olinpiar Jokoak 2020ko uztailaren 24tik abuztuaren 9ra eta Paralinpiar Jokoak abuztuaren 25etik irailaren 6ra.