Ene Kantak taldearen 'Emozio festa' emanaldia izango da igandean Donostian

Ene Kantak taldearen 'Emozio festa' emanaldia izango da igandean Donostian Bi emanaldi egingo dituzte eta eskolako lehen eguneko gorabeherak izango dira ikuskizunaren abiapuntua. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ene-kantak-taldearen-emozio-festa-emanaldia-izango-da-igandean-donostian/@@download/image/VEA_Ene kantak - Emozio festa.jpg
2023/03/17
Bi emanaldi egingo dituzte eta eskolako lehen eguneko gorabeherak izango dira ikuskizunaren abiapuntua.
Ene Kantak taldearen 'Emozio festa' emanaldia izango da igandean Donostian

Duela hamar urte baino gehiago jarri zuten Ene Kantak ekimena martxan, seme-alabei kantuak egiteko gogoa piztu baitzitzaien partaideei. Abestiak egiteaz gain, baita dantzatzeko koreografiak ere. Musika, irudia eta dantza uztartzen dituzte proiektuan. 

Urte hauetan guztietan hainbat pertsona ezagunek hartu dute parte ekimenean, izan kirolari, bertsolari, idazle edota musikari. Zortzi disko kaleratu dituzte guztira eta orotariko gaiak lantzen dituzte abestietan: naturaren zaintza, ohiturak, animaliak, adiskidetasuna, gorputza...

Emozio festa izeneko emanaldi honetan musika, dantza eta irria izango da nagusi. Eneko eta Nerea eskolara itzuli dira, eta abentura berri batean murgilduko dira. Oraingo honetan eskolako lehen eguna izango dute abiapuntu. Denak daude urduri: gurasoak, irakasleak eta bizilagunak. Askok ez dute jakingo egoera horretan sortzen diren emozioak kudeatzen: beldurra, urduritasuna, poztasuna...

Udan ikusi ez dituzten lagunekin topo egingo dute berriz eta bi protagonistek ikasle berri bat ezagutuko dute. Ez da edonolakoa izango eta denak ikaratuko dituenez, aurre egin beharko diote egoera zail horri. Gainera, Enekok zeliakoa dela azaldu beharko die lagunei. Ez daki nola esan eta ezta zer ondorio izango dituen ere, irri egingo ote dioten.

Ikuskizuna bi urtetik aurrerako haurrei zuzenduta dago eta 80 minutuko iraupena du. Urko Oskozek zuzendua da eta Oiane Yarza, Urko Oskoz, Xabi Akerreta,Uxue Rodriguez eta Aitziber Fernandez arituko dira aktore lanetan, Oskozek berak eta Nerea Urbizuk sortutako musikarekin. 

Bi emanaldi izango dira igandean, 16:00etan eta 18:30ean, Victoria Eugenia Antzokian. Sarrerak hemen eskura daitezke.