“ENCANTO” ***

“ENCANTO” *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/encanto/@@download/image/85p62sergio.jpg
2008/05/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
SERGIO MENDES
85.zenbakia
“ENCANTO” ***
Mendes modan dago berriro. Bossa Nova olatuaren garaian, 60ko hamarkadan, Mendesek bere kantu arrakastatsuenak idatzi zituen. 1964an AEBetara joan zen, eta Brasilgo musikatik zekarren oinarriari jazza, funkia eta rapa gehitu zion. Azken urteetan, galdutako fama berreskuratzen hasi da Black Eyed Peas-eko Will.I.Am-ekin batera, eta Timeless diskoarekin hasitako bideari eutsi dio lan berri honetan. Luxuzko kolaboratzaileak (Carlinhos Brown, Zap Mama…), produkzio koloretsuak eta bere abesti klasikoen berrikuspena. Disko komertzial guztiak horrela balira