Eñaut Elorrietaren kontzertua bihar Bilbon

Eñaut Elorrietaren kontzertua bihar Bilbon 'Irteera argiak' bakarkako azken diskoko kantuak joko ditu batik bat Bidebarrieta liburutegiko emanaldian. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/enaut-elorrietaren-kontzertua-bihar-bilbon/@@download/image/EElorrieta4.jpg
2021/12/02

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Argazkia: Lander Garro

'Irteera argiak' bakarkako azken diskoko kantuak joko ditu batik bat Bidebarrieta liburutegiko emanaldian.
Eñaut Elorrietaren kontzertua bihar Bilbon

Euskararen Nazioarteko eguna izango da bihar, abenduak 3, eta horren harira Bilbon antolatutako ekitaldien artean da Eñaut Elorrietak Bidebarrieta Liburutegi Zentralean emango duen kontzertua. Irteera Argiak azken diskoko kantuak eskainiko ditu Elorrietak 19:00etatik aurrera. 

Bakarkako bigarren diskoa du Irteera argiak, 2013an kaleratutako Deserriko kantak lanaren ondotik. Berak sortutako hitzez gain, beste idazle batzuen testuak ere musikatu ditu bertan Elorrietak, hala nola Uxue Alberdi, Joseba Sarrionandia eta Jose Luis Otamendirenak. Disko lasaia eta, aldi berean, indartsua da. Maitasuna, heriotza eta bizitza ditu gaitzat, eta iluntasuna eta argia, heldutasuna eta freskotasuna, arina eta mamitsua uztartzen ditu. Ziur asko bere ibilbidean orain artean egindako lanik distiratsuena izango da. 

Emanaldirako sarrerak hemen eskura daitezke.