Emozioak adierazteko modua berrasmatuz

Emozioak adierazteko modua berrasmatuz Irribarreak ezkutatu diren garaiotan, aurpegiak komunikatzen duena moldatzen ikasi beharko dugu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/emozioak-adierazteko-modua-berrasmatuz/@@download/image/Alemania-dispara-contagio-aumentando-Italia_EDIIMA20200301_0367_4.jpg
2020/05/18
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Irribarreak ezkutatu diren garaiotan, aurpegiak komunikatzen duena moldatzen ikasi beharko dugu.
Emozioak adierazteko modua berrasmatuz

Ez gaude ohituta eta asko kostatuko zaigu, baina dirudienez maskara eramatera ohitu beharko gara etorkizun hurbilean. Dagoeneko erabilera beharrezkoa da garraio publikoan, eta antza, espazio publikoetan ere derrigortasun hori aplikatzen hasiko dira. Ez da erraza izango; gure kulturan aurpegia ezkutuan eramatea arrotza egiten zaigu, eta horregatik, hainbat keinu berrasmatu beharko ditugu.

Maskara derrigorrez eramatea eta gertukoak ez ukitzea edota ezagunak bi musurekin edota besarkatuz ez agurtzea dira pandemia honek aldatu dituen ohitura kulturaletako batzuk. Ez da erraza izango garai berrietara moldatzea, eta bitarte horretan, gure komunikazio ez berbala moldatu beharko dugu. Irribarreak ez ezik, aurpegiarekin trasmititzen ditugun mezu guztiak beste modu batera adierazten ikasi beharko dugu. 

Ezkutatutako ahoen aurrean, begirada izango da aurrerantzean komunikazio ez berbalaren errege. Hain zuzen, kultura musulmanetan garatuagoa dute komunikazio mota hori, ahoa ezkutuan eramaten duten emakumeek batez ere. Eskuak erabiltzen ere ikasi beharko dugu. Bitartean, ez dugu ahaztu behar maskara eramaterakoan ingurukoak babesten ari garela.