Emon taldea 'piztu' da

Estreinako diskoa plazara atera du, Piztu herria. Ska, reggae eta rock doinuak bildu dituzte eta funky eta cumbi ukituak ere sartu dituzte. Besteak beste, Betagarriko Iñakik, Sagarroiko Gorkak eta Esne Beltza taldeko Zigor DZak lagundu diete Emoneko kideei. Abestiak euskaraz dira.
Anderrek (baxua), Aritzek (trikia), Ekaitzek (bateria), Isuskok (tronboia), Joannesek (gitarra), Mikelek (tronpeta), Oierrek (saxoa) eta Oihanek (ahotsa) osatzen dute Emon taldea. Martxoan grabatu dute diskoa, Eibarren eta Azkarateko Katarain estudioetan.