Emojidun jakak txirrindulari eta moto gidarientzat

Estatistikek argi diote; errepidean hildako gehienak txirrindulariak dira. Haiek eta moto gidariek, gorputza dute karrozeria; horregatik, segurtasun neurri guztiak dira ongi etorriak.
Ideia hori buruan, Ford ibilgailu enpresak txirrindulari zein moto gidariek erabiltzeko jaka teknologikoa asmatu dute: Emoji Jacket izena du, eta iradokitzen duen moduan, emojien bidez inguruko gidariei informazioa helarazteko gaitasuna du, bizkarrean eskegitako LED argiei esker.
Bizkarrean argitutako emojien kontrola eskulekuan izango lukete gidariek, kotxeen keinukarien antzera; hala, txirrindulariek ezkerrera edo eskuinera egingo duten adierazi dezakete, haien bizkarretan gezi argiztatu bat irudikatuz. Berdin gelditzerakoan ala bestelako mugimenduak egiterakoan.
Zoritxarrez, jaka harrigarri hau oraindik prototipo bat besterik ez da, Designworks-ekin batera egindakoa. Laster errepideak ziurragoak izango ote dira?