Emojiak erabiltzen dituzu? Zure adimena urritu dezakete

Emojiak erabiltzen dituzu? Zure adimena urritu dezakete Irudi bidez adierazten duzuna hitzez azaltzeko gai zara? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/emojiak-erabiltzen-dituzu-zure-adimena-urritu-dezakete/@@download/image/emojis-movil.jpg
2019/12/13
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Irudi bidez adierazten duzuna hitzez azaltzeko gai zara?
Emojiak erabiltzen dituzu? Zure adimena urritu dezakete

Azkartasunak gure errealitatea irentsi du, eta bai, gure elkarrizketei ere eragin die. Adierazi behar genuena modu azkar eta eraginkorrean transmititzeko jaio ziren emojiak; hasiera batean, :-) ;-) edo :-( itxura zuten, baina teknologia garatzen joan hala, geroz eta gehiago garatu dira gure emozioak ordezkatzen dituzten mugikorreko iruditxoak. Azken asmakizuna, geure aurpegia zorroztasun handiarekin ordezkatzen duten avatarrak dira. Baina, zer eragin du gure garunean marrazki bidez komunikatzeko joera geroz eta zabalduagoak?

Emojiekin ez dugu horrenbeste pentsatu behar adierazi nahi duguna transmititzeko; adibidez, egun txarra izan badugu, hamar minutu inguru igaro ditzakegu geure sentipen horiek deskribatzen, ala segundo bakarrean begitik malkotxo bat duen emojia bidali. Listo, irudi bakarrarekin beharbada esaldi bat edo bitan adieraziko genukeena laburbiltzen dugu. Baina Psicology Today aldizkariak argitaratu duen ikerketaren arabera, emojiez abusatzean gure emozioak ulertu eta adierazteko gaitasuna galtzeko arriskua dugu. 

Eta zergatik ote da horren garrantzitsua gure sentipenei hitzak jartzeko gaitasuna? Hain zuzen, sentipenak ulertu eta barneratzea ezinbestekoa dugu ondoren gure iritzi eta pentsaerak eraikitzeko. Hau da, ez badakigu egoera batek zer sentiaratzen digun, ez gara gai izango ondoren egoera horri aurre egiteko. Labur esanda; gure adimena urritu daiteke.