Emily Blunt: Ahots zuridun lapurra

Sarritan galdetu diote. Eta ez, ez du James Blunt kantariarekin zerikusirik; hura ezagun egin zuen You're beautiful (Back to Bedlam debut albuma, 2004) kantaren izenburuarekin izan ezik, jakina.
Hori bai, abeslari ona da, hala erakutsi zuen The Simpsons telesailean Lisaren lagun berri Julietena egin zuenean. Ziurrenik, Michael Bubleren alboan bizi izanak eraginik izango zuen. Are gehiago, orduan mutil-lagun zuenari koruak egin zizkion Call Me Irresponsible (2007) diskoko Me and Mrs. Jones kantan. Aizu, musika orriak pasa ditugu, ezta?
2004an egin zuen pantaila handian debuta. My Summer of Love zuen izenburua filmak eta BAFTA sarietan urteko film britainiarrik onena izendatu zuten. Emily Blunt eta Nathalie Press hasiberriek bi neskaren arteko maitasun istorio zailari emandako intentsitatea izan zuen filmak indargune nagusi. Ohiko bidean atzera egin eta telebistara jauzi eginez, Gideon's Daughter telesailean Bill Nighy beteranoaren alaba sufritua izan zen. Pantaila txikiari dagozkion sarietan, bigarren mailako aktorerik onenaren Urrezko Globoa jaso zuen.
Urrezko Globoak besapean dakarren hegazkin billetea baliatu eta New Yorkera joan zen 2006an, Meryl Streep eta Anne Hathaway luzitzeko prestatutako festara. The Devil Wears Prada txukunari udako filmaren zenbaki berezia eskaini zion Entertainment Weekly aldizkariak eta Blunt urteko "eszena-lapurrik onena" izendatu zuten. Izango zuten arrazoirik, Streep beraren hitzetan ziurrenik inoiz berarekin lan egin duen "aktore gazterik onena" baita.
Txarteldegiak hausten dituzten filmen bidetik, Iron Man superheroiaren bigarren filmean Black Widow edo Alargun Beltzaren papera egiteko aukeratu zuten. Agenda arazoak tarteko, ordea, bertan behera geratu zen partehartzea, Scarlett Johanssonen mesederako. Zientzia-fikzio gosez geratu zen, baina, eta hala, Matt Damonen bikotea izan zen iaz Adjustment Bureau arraroan. Eta gustatu zaiola dirudi, hilabete honetan etorkizun distopikoa ekarriko duen Looper filmean izango baita aretoetan.
Izena: Emily Olivia Leah Blunt
Jaioteguna: 1983-02-23
Jaiolekua: Roehampton (Britainia Handia)
Mutil-laguna: John Kasinski aktorea
Film kuttuna: Jaws (Steven Speilberg, 1975)
Aktore gustukoena: Cate Blanchett
Maite du: Janaria prestatzea
Gorroto du: Sukaldea jasotzea

Nortasun Agiria