Emaztegai-jantzia salgai

Emaztegai-jantzia salgai https://www.gaztezulo.eus/albisteak/emaztegaijantzia-salgai/@@download/image/adarrak.jpg
2012/12/13
berria
Emaztegai-jantzia salgai
Desleialtasun kasu barregarrienaren biktima izanik ere, batzuek negozioa besterik ez dute buruan. AEBetako egunkari bateko iragarki labur batean irakurri dugu: “bigarren eskuko emaztegai-jantzia salgai. 4 neurrikoa, osagai guztiekin eta sekula erabili gabea. Ezkongaiak bizilagunarekin alde egin zuen”. Zenbaitek sosak maite dituzte ororen gainetik, adiskide!