Emaztegai gozo-gozoa

Emaztegai gozo-gozoa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/emaztegai-gozogozoa-2/@@download/image/2010348097Emaztegai_gozo_gozoa.jpg
2012/12/13
berria
Emaztegai gozo-gozoa
Lukka Sigurdardottir artistak pastel-soineko harrigarria diseinatu du, gastronomia eta eztei-moda nola edo hala uztartu nahian. Emaitzaren argazkiak bere blogean zintzilikatu ditu baina, egia esateko, ez dugu uste eskaera gehiegi jasoko duenik. Modeloak orduak eman zituen tente, eta gurpildun plataforma bat behar izan zuen alde batetik bestera mugitzeko. Denbora soberan dute batzuek, antza.