Emazte Obeditzaileen Kluba

Emazte Obeditzaileen Kluba https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2012/12/13
berria
Malasiako 800 bat emakume musulmanek "Emazte Obeditzaileen Kluba" sortu dute. Elkarte berri honen azken helburua neska gazteei emakume otzan izaten irakastea da, Islamak horretara behartzen dituela uste baitute. Sexuari dagokionez, bestalde, argi dute: “Senar-emazte harremana ona izan dadin, gizona asebeteta edukitzea da sekretua”, “gizonak logelan zoriontsu egingo dituzten emakumeak” hezi nahi dituzte klubean. Bai zera! Utikan!