"EmariAPP": Emakumezko erreferenteak galdera-jokoaren bidez ezagutzeko aplikazioa

"EmariAPP": Emakumezko erreferenteak galdera-jokoaren bidez ezagutzeko aplikazioa Emakume erreferenteak ezagutzen al dituzu? Bada aukera duzu zure ezagutza proban jartzeko joko honen bitartez. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/emariapp-emakumezko-erreferenteak-galdera-jokoaren-bidez-ezagutzeko-aplikazioa/@@download/image/mobil-ugari.jpg
2023/02/14

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Emakume erreferenteak ezagutzen al dituzu? Bada aukera duzu zure ezagutza proban jartzeko joko honen bitartez.
"EmariAPP": Emakumezko erreferenteak galdera-jokoaren bidez ezagutzeko aplikazioa

Eta ez bada horrela, jolastuz emakume zientzialariak, erizainak, margolariak, astronautak, matematikariak, medikuak, idazleak, kirolariak, aktibista ezagutu ditzakezu EmariAPP-aren bitartez. 

Jokoa erraz erraza da. Emakume erreferente baten inguruko bost pista ematen dira. Pistak banaka azaltzen hasiko dira eta zuk nahi duzunean erantzun ahal izango duzu, hau da, ez duzu itxaron beharrik izango bost pistak agertu arte. Hori bai, gehienez minutu eta erdi izango dituzu asmatzeko. Erantzunetan lau emakumeren izen-abizenak azaltzen dira aukeran. 

Egunero partida bat jokatzeko aukera dago, baina egun batean ez bada jokatzen hurrengoan aukera dago aurreko egunekoak jokatzeko. Hilean behin, hileko partida guztiak jokatzeko aukera ere eskaintzen dugu. Egunean Behin jokoan bezala, jokalari bakoitzak erronka ezberdinak jasotzen ditu egunero eta taldeak antolatu litezke sailkapen bat sortzeko. 

EmariAPPa Kalaka aholkularitza bulegoak sortu du. 2018an Emariak izeneko liburua argitaratu zuten, emakumezko erreferenteen berri emanez, ondoren Emariak karta-jokoa iritsi zen. Emaria APP gai berari jarraipena egiteko kaleratu dute. Android eta iOS bertsioak aurkitu litezke mugikorretan jolastu ahal izateko.