Emanzipazioa Autonomia Erkidegoan

Emanzipazioa Autonomia Erkidegoan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/emanzipazioa-autonomia-erkidegoan/@@download/image/200810144710emantzipazioa_pres_081013_001.jpg
2012/12/13
berria
Emanzipazioa Autonomia Erkidegoan
Euskal Autonomia Erkidegoko azken zentsuaren arabera, 25 eta 29 urte bitarteko gazteen herenak (% 33,6) emantzipaturik daude. Datu hauxe nabarmendu dute "Euskal gazteen emantzipazioa eta prekarietatea: anomia funtzionalaren eta kultura aldaketaren artean" liburuaren aurkezpen ekitaldian.

Emanzipaturik dauden gazteen 10etik ia 7 bikotekidearekin bizi dira, familia bakarreko etxeetan. Mota honetako datuak dakartza atzo argitara eman zuten liburuak: "Euskal gazteen emantzipazioa eta prekarietatea: anomia funtzionalaren eta kultura aldaketaren artean". Alfonso Perez Agotek eta Elsa Santamariak osatu dute lan hau, Gazteen Euskal Behatokiak hala eskatuta.  Jaurlaritzako Kultura Sailak eman du argitara, Gazteak bildumaren baitan.
Ikerketa honek autonomia erkidegoko gazteen emantzipazio prozesua ezagutaraztea izan du helburu. Horretarako, metodologia kuantitatiboa eta kualitatiboa uztartu dituzte, prozesua zertan datzan, zailtasunak zein diren eta horiek saihesteko estrategiak ezagutu asmoz.